MIKEL LUZEA, ILE APAINTZAILE ETA ESTILISTA
NAZIOAN IBILBIDE ABERATSA EGIN DUENA,
ETA BAITA NAZIOARTEAN ERE
MIKEL LUZEA NAZIOARTEAN EZAGUNENETAKOA DEN
ESPAINIAKO ILE APAINTZAILE OSPETSUENETAKOTZAT JO DUTE DAGOENEKO. MUNDU OSOKO ILE APAINTZAILEEK MIRESTEN DITUZTE BERE SORMEN LANAK ETA BERE ESTILOA.
Mikel Luzea
Ikus ezazu hemen "MIKEL LUZEA, ILUSIOZ BETERIKO 20 URTE" dokumentala, bere ibilbide profesionala, jatorria eta bizitza pertsonaleko hainbat kontu.
IBILBIDE ABERATS BATEN OSPEA
1967. urtean Iruñean (Espainia) jaiotako ile apaintzailea. 19 urte zituenetik dabil lanbide honetan. 1991. urtean, Londresera joan zen. Bertan, erabat identifikatu zen ilea apaintzeko modu britainiarrarekin, eta hiriburuko hainbat apaindegitan lan egin zuen. Bezeroak izan zituen BBCko eta MTVko pertsona oso ospetsuak.
1996. urtean, Iruñera itzuli zen, eta bere lehen apaindegia ireki zuen. Hortxe hasi zuen ile apaindegien munduan bere ibilbidea Mikel luzeak. Harrezkero, munduko aldizkari profesionalek eta moda-modakoenek argitaratzen dituzte bere lanak. Urtero, mundu osoko aldizkarietako azalean agertzen dira bere bildumak. Telebistan ere eskarmentu handia dauka, urteetan agertu izan baita irudia aldatzeko aukera ematen duten saioetan.
1999. urtean, web orria ireki zuen, Espainian ile apaindegiek izandako lehenetakoa, eta web kamera zeukan lehena munduan, bere apaindegi bateko lana zuzenean ikusi ahal izateko jarri zuena. Nazioko zein nazioarteko hedabideen arreta piztu zuen horrek, eta albisteak oihartzun handia izan zuen. www.mikel-luzea.com web orria, hain zuzen, Espainian bisitari gehien dituen ile apaintzaileen web orrietako bat da.
IBILBIDE ABERATS BATEN OSPEA
Bazter guztietako profesionalak joaten dira mundu osoan barrena egiten dituen erakustaldietara. Mikel Luzeak profesional talde bikaina dauka, kosmetika etxe garrantzitsuenentzat lan egin du, eta gaur egun, Revlon Professional multinazionalarentzat arte kolaboratzaile dihardu, nazioartean. Mundu osoko ile apaintzaileek asko miresten dituzte bere sormen lanak eta estilo pertsonala.
2003. urtean, bigarren apaindegia ireki zuen. Oso diseinu berritzailea dauka, eta horregatik, sektore horretako munduko ezin konta ahala aldizkarik argitaratu dute apaindegiaren berri euren apainketa atalean. 2004. urtean, apaindegi horrek Nafarroako Merkataritza Ganberak komertzioei emandako diseinu saria irabazi zuen. 2004ko urrian, era berean, lehen aldiz parte hartu zuen Londresko ALTERNATIVE HAIR SHOW jaialdian (munduko jaialdirik garrantzitsuena; onenak baino ez dituzte bertara gonbidatzen, eta Mikel Luzeak arrakasta handia lortu zuen). 2004ko ekainaren 1ean, GLOBAL SALON BUSSINES AWARDS saria jaso zuen Londresen; alegia, mundu osoko ile apaindegietako enpresaburu onenei emandako saria. Hain justu, apaindegien arloan erakutsitako ekintzailetza espirituagatik eman zioten. 2005eko urtarrilean, hainbat eta hainbat urte prestatzen jardun ondoren, MIKEL LUZEA LINE aurkeztu zuen, ilerako produktuen bere linea berezia.
Mikel Luzea estatuko ileapaintzaile internazionalistenetariokotzat donetsi dute, eta Londreseko ALTERNATIVR HAIT SHOW-ean parte hartu du berriz ere, aurretik 2009, 2011, 2013 eta 2016an egin duen moduan.
Figaro Kluba eta Figaro sarien (Estatuko ileapaingintzako sariak) sortzailea da, 2009an sortu zirenetik zuzentzen dituenak. 2017an, Figaro Klubeko bere kideek, ohorezko figaro saria eskaini zioten sektorearen alde egin duen lana eskertzeko asmoz.
Bost urte gogor lanean eman ondoren, bere proiektu profesionalik anbiziodunena aurrera ateratzea lortu zuen 2017an, INTERNATIONAL HAIRDRESSING AWARDS, ileapaingintzako sariketarik handiena bilakatuko dena, www.ihawards.com
2011ko uztailan, Maria Pérez de Cirizarekin ezkondu zen, 2006 geroztik bere bikotekidea dena. 2012ko abenduan, bere lehenengo semea jaio zen, JON eta 2017ko maiatzan bere alaba ARLET.